Escola Sadako-ra bisita

Laskorain Ikastolako etapa guztietako 11 irakasleko talde bat Bartzelonako “Escola Sadako” ikastetxera joan da bisitan. Laskoraingo eraldaketa pedagogikoan murgilduta, beste ikastetxe aurreratuago batzuk ezagutzeko beharraz ohartuta gauzatu da bidaia.
Sadako ikastetxeak 3 eta 16 urte bitarteko ikasleak biltzen ditu. Urteak daramatzate berrikuntza eta ikerketa prozesuetan, eta horrek metodologia berritzaileak indarrean jartzera eraman ditu.
Jordi Musons, ikastetxeko zuzendariak hartu zuen ikastolako irakasle taldea. Ikastetxearen ibilbidea, ildo pedagokioa eta lan egiteko modua azaldu zizkien lehenik. Jarraian, instalakuntzak eta euren eguneroko jarduna ezagutzeko aukera izan zuten ikasleak lanean ari ziren bitartean. Interesgarria guztiz beste errealitate batzuk posible direla ikustea.
Escolasadako.cat