3TXULOko promozio ekitaldian

LH1. mailako ikasleek, ostegun arratsaldean, 3TXULO telebista saioko promozio ekitaldiko grabazioan parte hartu zuten. 

Funtsean, dantza eta koreografia ekitaldia izan zen. Haurrek, aurrez, euren geletan dantza eta kantuaren letra lantzeko aukera izan zuten bideoen bidez. Ondoren, ikasitako guztia martxan jarri zuten bideoa grabatzeko. Bideo hau, ondoren, EITB3ko 3TXULO telebista saioko promozio bideoa izango da.

Grabaketan 3TXULOko hiru pertsona nagusiek ere parte hartu zuten. Primeran pasatu zuten gure ikasleek gorputza astintzen zuten bitartean!