Gautenako gela egonkorrera bisita

Lehen Hezkuntzak lehenengo mailako hainbat taldek, gure ikastolan Gautena elkarteak duen gela egongorrera bisitak burutu dituzte azken egunetan. 

Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkartea da. Bertako hezitzaileekin zalantza ugari argitzeko aukera ere izan dute lehenengo mailako ikasleek. Momentu honetan, sei ikasle daude gela egonkorrean eta euren egunerokoa ezagutzeko aukera ere izan dugu. Gure ikasle taldeak beraien gelara joan dira, materialak, txokoak eta lan egiteko modua ikusi dute. Interesgarria oso bisita.