Konfiantzaren pedagogian eta Matematika manipulatiboei buruzko formazioa
DBH eta Batxilergoko irakasleek, Konfiantzaren Pedagoagia zertan dantzan ezagutzeko aukera izan zuten.
Irailaren 19an, Amaia Antero, Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendaria eta Elena Errasti, Batxilergoko zuzendaria Laskorain Ikastolan izan ziren hitzaldia eskaintzen.
Lehenik, pedagogia honen oinarriak azaldu zituen Amaia Anterok. Ondoren, Elena Errastik Batxilergoko euren esperientzia eta hausnarketak partekatu zituen irakasleekin.
Bestalde, pasa den irailaren 30 eta urriaren 1ean, Haur Hezkuntzako teknikari eta irakasleak Usabalen elkartu zinen matematika manipulatiboei buruzko ikastaro bat egiteko. Etengabeko formakuntzaren barruan,Valentziatik etorri ziren "Aprendiendo matemáticas" taldeko kideak eta matematikak Haur Hezkuntzan duten tokiaz hitz egin zien.
Horrez gain, etapa honetako haurren gaitasunen garapenaz ere jardun ziren, adimen ezberdinak eta horien trataera, ikasleen motibazioa nola bilatu...
Matematikako arlo guztiak lantzeko modu eta material ezberdinak ezagutzeko aukera ere izan zuten irakasleek. Guztiz interesgarria izan
zen, beraz, Konfiantzaren Pedagogiaren filosofiarekin bat egiten duen matematikak lantzeko formakuntza hau