Erronkan bikain!

DBH 4. mailako ikasleek (14 guztira) parte hartu dute Bergaran egin den Kilometroetako Erronka proban eta bigarren gelditu dira finalera iritsi ondoren. Horrekin batera egin den Bideo Lehiaketa, aldiz, irabazle suertatu da. Ikastola bakoitzak Kilometroak jaiaz egiten duen interpretazioan oinarritu da. Lehenbizi, bozken bidez lortu zuten epaimahaiak aintzat hartuko zituen 6 bideo bozkatuenen artean egotea. Behin lehenbiziko oztopoa gaindituta, epaimahaiaren erabakia izan zen lehenbiziko saria ematea. Saria:1000eurokoa izan da.