KiVa, prebentzio programa
Laskorain Ikastola, Finlandiatik datorren KIVA programaren barruan sartu da. Programa hau, Lehen Hezkuntzara bideratuta dago eta bullyingaren aurkako prebentzio programa bat da. Programa honen baitan, lehen pausoa pasa den astean gauzatu zen. Ikastetxearen diagnostikoa egiteko, alegia, ikasleek jazarpena nola bizi duten jakiteko, lehen hezkuntzako ikasle guztiek galdetegi bat bete zuten. Bertan jasotako datuen arabera, irailetik aurrera hainbat pauso jarraitu beharko dira eta lanketa zehatza gauzatu. Horrez gain, epe konkretu batzuetan, programa honek hainbat neurketa egitea aurreikusten du.
Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek DBHko ikasleen laguntza izan zuten galdetegia burutzeko garaian. Ikasturte honetan abian jarri den programa honek hiru helburu nagusi ditu: bullyingaren prebentzioa, jazarpenari aurre egitea ikastetxea kontutan hartuta eta jazarpenaren eragin negatiboak gutxitzea.