DBH 4-koak ikasbidaian
Canyelles aldean ibili dira aste honetan zehar DBH 4ko neska-mutilak. Ekainaren 19an, goizaldean abiatu ziren Katalunia aldera eta ekainaren 22an, gauean itzuli ziren berriz ere Tolosara. Lloret de Mar eta Tossa de Mar herrien artean dagoen Canyelles herrian egon ziren igandetik asteartera bitartean. Bertan, itsasoarekin zer ikusia duten hainbat eta hainbat ekintza burutu zituzten. Uretako eskia, urpekaritza… esaterako. Ondoren, ekainaren 22a, Port Aventuran igaro zuten eguna. Iluntzean, berriz, autobusean sartu eta itzulera bidaiari ekin zioten. Hona hemen hainbat argazki.