Euskaraz Bizitik Uzturrera
Gure ingurua ezagutzeko helburuarekin, DBH ko ikasleak Uzturre eta inguruko txokoak eta herriak ezagutzera irten ziren astelehenean. Gertutik gertura dauden parajeak bisitatu zituzten ibilaldi atsegin eta osasungarri bat eginez. Era berean, 3.ebaluazio amaiera izanik, ikasleei irteera baliagarria egin zitzaien indarrak berritu eta azken txanpari indartsu aurre egiteko. DBH 1ekoak Urkizura, DBH 2koak Leaburura, DBH 3 koak Uzturreko ur jauzira eta DBH 4 koak Uzturrera joan ziren.