DBH4 bideo proiektua eta gazteekin saioa

Datorren ekainaren 15ean arratsaldeko 19:00etan Laskorain Ikastolako DBH4ko zenbait ikasleren bideo proiektua ikusteko aukera izango dugu.

Tolosako hiru ikastetxeren ekarpenak tarteko, Laskorain Ikastolakoek "Argitxo eta Hizkuntza Transmisioa" gaia jorratu dute.

Lanaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte, eta baita proiekzioa bera ere.

Jarraian, Kike Amonarrizen eskutik hausnarketa izango dugu gazteak eta hizkuntzaren inguruan.

Gonbidatuta zaudete!