Batxilergokoen agurra
Batxilergoko ikasleek amaitu dituzte euren eskola egunak. Ohorezko matrikulak ere banatu dituzte. Aurtengoan, Miren Izagirre, Maialen Mujika, Karla Murgialday, Garazi Urkola eta Jone Sarasola izan dira euren emaitzengatik errekonozimendu hori jaso dutenak. Bigarren maila bukatu dutenak, ekainaren 17an agurreko bazkaria egingo dute ikastolan. Tartean, ikasle askok, selektibitateko proba egin beharko dute. Beraz, animo eta zorte on!