HH 3 Abaltzisketa - Larraitzen
Pasa den maiatzaren 26an 3 urteko haur guztiak eskurtsioa izan genuen. Abaltzisketara eraman gintuen autobusak eta oinez gerturatu ginen Larraitzera. Eguraldia zoragarria izan zen eta ibilaldia patxadan egin genuen naturak eskaini zizkigun soinu, usai eta paisaiak gozatuz. Bidean animaliak ere ikusi ahal izan genituen; zaldiak, pottokak, txoriak…. Gustara ibili ginen!!!
Larraitzera iristean hamaiketakoa egin genuen eta jolaserako aukera paregabea izan genuen bertan parkean edota zelaiean baloi eta sokekin. Bazkarirako ordua iritsi zenean, itzala topatu genuen, lasai eta lagunartean bazkaltzeko.
Konturatu gabe ikastolara itzultzeko ordua iritsi zen. Egun paregabea pasa genuen eta ikaragarri gozatu genuen.