Abesbatzen elkartrukea
Asteburuan, Begueseko (Bartzelona) abesbatzaren bisita izan dugu.
Ostiral arratsaldean bi abesbatzek eskainitako emanaldi ederrarekin eman genion hasera elkartrukeari.
Larunbatean, Tolosako azoka eta herriko txokoak ezagutzeko bueltatxoa eman ondoren Donostiara joan ginen.
Eguerdian Kursaala, Bulebarra, Konstituzio plaza, San Telmo museoa... ikusi eta Paseo Berritik Portura joan giñemn. Han bazkaldu ondoren, Kontxatik barrena Ondarretaraino joan ginen.
Funikularrez Igeldora igo ginen.
Iluntzean familiekin batera Zerkausian afari-merienda izan genuen eta Plaza Berrian zegoen dantzaldiaz gozatzeko aukera ere izan genuen.
Igande eguerdian agurtu genituen... hurrengorarte!
Lerro hauen bidez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu elkartruke hau hain ongi ateratzeko zuen laguntza eta jarrera ona erakutsi duzuen familia guztiei. Milla esker!