HH3-koak animalien bueltan
HH3 ko haurrak, baserriko animaliak ezagutzen ibili gara. Hori dela eta aurreko astean San Blasera egin genuen irteera. Inguruko etxe eta baserrietako animaliak ikusi genituen: txakurra, zaldiak, untxiak, oiloak, oilarra… Primerako egun pasa egin genuen! Bide batez aukera izan genuen, baserri ondoko baratza eta soroak ere erreparatzeko, orain baita garaia. Hortaz gain, Bremengo musikarien antzera, guk ere gure musika banda osatu genuen ikastolan egindako edota etxetik ekarritako musika instrumentuekin. Denak batera patiora jaitsi ginen eta sekulako ikuskizuna eskaini genien HH 4 eta HH 5-eko haurrei, gure bandaren atzetik ibili zirelarik dantzan.