Txotxongiloak Iurramendin
DBH 4ko zenbait ikasle Iurreamendin izan ziren Mano Viva proiektuaren baitan. Topic-ekin elkarlanean gauzatutako proiektua da eta ikasleek txotxongiloaren bidez hainbat helburu landu dituzte, antzerkia eta txotxongilogintzaz haratago doazen helburuak, hain zuzen.
Ikasturtean zehar, etika saioak erabili dituzte gidoiak garatzeko eta txotxongiloa izaeraz janzteko. Mano Vivaren azken emaitza Iurreamendi egoitzako emanaldia izan zen. Bertan, adinekoak ikusle zituztela, talde bakoitzak bere sketcha gauzatu zuen eta Mano Vivak oparitu zahar egoitzako egoiliarrei, psikomotrizitatea lantzeko bitarteko paregabea. Polita izan zen gazte nahiz adinekoak elkarlanean ikustea, elkarri laguntzen, pasadizoak kontatuz eta entzunez, transmisioa ardatz. Gozatzeko aukera izan zuten guztiek eta gure gaztetxoak bikain aritu ziren helduekin lanean!