Agenda 21eko ikasle foroa
LH, DBH eta Batxilergoko Agenda 21eko ikasleen ordezkariak asteazkenean elkartu ziren Tolosako beste ikastetxeetako ikasleen ordezkariekin Musika Eskolan kontsumoari buruz egin duten lanketaren ondorioak, konpromisoak eta proposamenak elkarbanatzeko eta garrantzitsuenak adosteko. Hurrengo lana izango dute aukeratutako konpromiso eta proposamen horiek udal ordezkariei azaltzea udaletxean bertan, datorren hilean.