Ikastolako abesbatza Bartzelonara

Ikastolako abesbatzako neska-mutilak Bartzelona ondoko Begues herrira joango gara asteburu honetan.

Bertako ikastetxeko abesbatzarekin elkartrukea burutuko dugu, horrela bertako abesbatzako etxeetan lo egingo dugu eta ostiral gauean kontzertua eskainiko dugu bi abesbatzek Begues herriko antzokian. Duela hiru urte abesbatza berdinarekin egin genuen elkartrukea eta esperientzi oso positiboa izan zen.

Bartzelona hain gertu izatean, larunbata Bartzelona ezagutzeko aprobetxatuko dugu.

Udazkenean beraiek etorriko dira Tolosara.

Hona hemen azkeneko aldiz Bartzelonan egon gineneko bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=E4Ia5dUfyk0