Enjoy English: Ingeles udaleku irekiak
Aurten lehenengo aldiz, eta Ikastolen Elkartearen eskutik, Udaleku berri bat antolatuko dugu:
UDALEKU IREKIAK INGELESEZ edo ENJOY ENGLISH ekimena martxan jarriko dugu Laskorain ikastolan.
Ekainaren 22tik uztailaren 15a bitartean, jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek (eskoziarrak, irlandarrak edo ingelesak) gidatutako udaleku irekia izango dugu hau. Hainbat ekintzaz gozatzeaz gain, gure kultura eta atzerriko beste kulturen arteko elkartrukea emateko aukera ematen du.
Irakasle guztiek aho batez esaten dute ikasleek nabarmen aurreratzen dutela, segurtasunean eta hitz egiteko trebezian.
Aukera paregabea izango da herritik mugitu gabe ingelesa ikasteko.
Udaleku hauek EUSKARAZ BIZI UDALEKU eta KANPALDIEN datekin ez dira bat etorriko, bietan proiektuetan parte hartu nahi duenak aukeratu beharrik izan ez dezan.
UDALEKUAREN EZAUGARRIAK
- Ikastolan bertan antolatuko da, Usabalen.
- Goizeko 9:00etatik 13:00etara antolatuko da.
- 8 urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat izango dira.
- 12-15 ikasleko taldeak osatuko dira.
- Goizero lau orduz lantzen dute ingelesa, begirale natibo batekin egongo dira:
- Jokoak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak, azken eguneko show-a..., ingelesez lantzen dituzte.
BEGIRALEAK ETXEETAN:
Begirale bakoitzarentzat familia bat topatzeko ardura dugu Ikastolak. Familia horrek logela, janaria eta arroparen garbiketa bermatu behar dizkio begiraleari.
Familia horretako seme-alaba batek matrikula doan izango du.
Etxeetan begiralea jasotzeko prest dauden familien artean, zozketaren bidez erabakiko da zein etxeetan egongo diren hauek.
PREZIOA: 280 euro. Ordainketa %50 izena ematean eta gainontzekoa ekainaren 30a baino lehen. Begiralea etxean izango duenari itzuli egingo zaio dirua. Ordainketa ondorengo kontu batean egin dezakezue:
KUTXABANK 2095 5081 99 1061290416
EUSKADIKO KUTXA 3035 0028 10 0280049311
NAFARROAKO RURAL KUTXA 3008 0156 4130 5831 2129
IZENA EMATEKO MODUA:
Izen-ematea apirilaren 15aren aurretik egin behar da ondorengo formularioa betez.
https://docs.google.com/forms/d/1e6U97WHtTJFmJk0H8uB3Ko2jx6wI3aGidKL7oqh...
Udalekua antolatu ahal izateko, gutxieneko talde kopurua beharrezkoa izango da.