Martxoak 8
Eguraldi txarra egin arren, Emakumearen Eguneko ekitaldi guztiak burutu egin ziren egitaraua jarraituz. Batxilergoko ikasleek jaialdi ederra eskaini zieten bere ikaskide eta irakasleei aretoan. Antzerkia, dantza, musika taldea eta abeslaria izan ziren emanaldi hunkigarria osatuz. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako ikasle askok eta irakasle batzuk egin zuten Laskolilatoia, ateri egin zuen tartetxoa aprobetxatuz.