Ogia egiten
Lau urteko neska mutilak ogia egiten aritu dira aste honetan zehar. Martin txikiren ipuina aitzakiatzat hartuta ogia egiteko aukera izan zuten ikastolan. Prozesua zuzen-zuzenean, pausoz-pauso ikusi eta burutu zuten. Garia, ura, legamia eta gatz pixka bat nahastu ostean, masa lo utzi zuten. Gero bakoitzak, opiltxo bat eraman zuen etxera. Labean sartu eta norberak egindako ogia dastatu zuten etxean. Inoiz jandako ogirik goxoena omen!