Kazkabarrakin kostako ibilaldia

Kazkabarra taldeko begiraleok, DBH1, DBH2 eta DBH3 mailetako neska mutilentzat Pazko Asterako irteera berezi bat antolatu dugu: Gipuzkoako eta Bizkaiko kostako zati bat zeharkatuz, ondorengo ibilbidea proposatzen dizuegu.

DEBAtik LAGAra joango gara.

Bidean, Mutriku, Saturraran, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe ezagutzeko aukera izango dugu.

IRTEERA:         Martxoaren 29an (asteartea)

ITZULEA:          Apirilaren 1ean (ostirala)

Izena emateko ondorengo estekan sakatu mesedez:

https://docs.google.com/forms/d/1uEsviue-7nq2Q4V6Guzx6vC_whi3nUU1Te2L5rVn-DE/viewform 

Martxoaren 14eko astean ibilaldiaren inguruko xehetasunak adieraziko dizkizuegu.

Ibilaldian zehar furgoneta bat izango dugu bidelagun. Bertan eramango dugu pisurik handiena (dendak, lo zakuak, arropa, janaria) eta norberak eramango duen motxilan eguneko bazkaria bakarrik eraman beharko dugu.

Animatu!