Mendi ibilaldia Asteasura
Igande honetan, martxoaren 13an, Asteasuko "Elizmendiko ibilbidea" egitea proposatzen dizuegu.
http://www.tolosaldea.eus/eu/naturalmente/senderismo/senderos-locales/soy-sendero
Bernardo Atxagak irudikatutako Obaba eta Asteasu erreala bateratzen dituen Muskerraren ibilaldia ezagutzeko aukera izango dugu.
http://muskerrarenbidea.eus/
Goizeko 10:00etan Zezen plazan elkartuko gara eta Asteasura autobusez joango gara. Ibilaldiak 4 Km neurtzen ditu eta zelaitsua da, txikienek ere egiteko modukoa, beraz, animatu!
Tolosara 13:30ak aldera itzuliko gara.
Parte hartzeko asmoa baduzue, autobusez edo kotxez joango zareten adieraziz izena ematea eskatu nahi dizuegu.
https://docs.google.com/forms/d/1XBEi0cjI8AdFFNaycju4cLtvLMqXO8g8_vYRUG5...