Zuhaitz eguna

Otsailaren 27an Tolosan zuhaitz eguna ospatu zen; bazenekiten mundu mailan ospatzen den eguna dela? Ba horrela da, oso garrantzitsuak bait dira zuhaitzak planeta osoarentzat.

Eguraldia ez genuen lagun izan, baina, han ginen DBH 2ko zientzialarien txokoko ikasleak pasatzen zenari zuhaitzen garrantzia erakusteko.

Zergatik dira zuhaitzak garrantzitsuak?

  • Basoak planetaren oxigeno fabrikak dira, airea garbitzen dute.

  • Karbono dioxidoa xurgatzen dute.

  • Haize eta uraren erruz sortutako higadura sahiesteko.

  • Janaria ematen die izaki bizidun guztiei, gizakiak barne.

  • Aterpea ematen die izaki bizidunei.

  • ....

Zerrenda luzea da.

Beraz, ZAINDU eta ERRESPETA ditzagun zuhaitzak!