Lehen gizakien antzerkia
LH 1. mailako ikasleak bost urteko geletara joan dira antzerki bat egitera. Lehen gizakien inguruko emanaldia prestatzen buru-belarri ibili ostean, aste honetan aurkeztu diete. Honela, txikienek, lehen gizakien bizimodua ezagutzeko aukera paregabea izan dute modu oso entretenigarrian. Ederki ibili dira denak elkarrekin! Batzuk ikuskizunaz gozatzen, besteak gauzatzen!