Munstroak dantzan

Inauterietak hasteko ordu batzuk falta diren honetan, Laskorain Ikastolan prest gaude egun handirako. Ostegun Gizenean, EUSKARA AHOAN ETA MUNSTROAK DANTZAN lelopean, jaialdia egingo dugu Sakramentinoetan goizeko 10:30ean hasita. Mila ikasle inguru elkartuko gara festa giro ederrean. Mozorro dibertigarriak, dantza, musika, umero ona...osagai guztiak puntu-puntuan ditugu festari hasiera emateko. Bi urteko haurretatik hasi eta hamabi urte bitarteko ikasleak, munstro bihurtuko dira! Munstro dibertigarriak!