Inauterietan Kazkabarrakin
Inauterietako Astelehenitan 470 neska-mutil aterako gara dantzan Tolosako kaleetan.
Ondorengo egitaraua izango dugu:
- Goizeko 9:00ean elkartuko gara Sakramentinoetan. Ikastolan bazkaldu behar duenak ekar dezala bazkaria, poltsan izena jarrita. Aurpegia margotu behar diegu, beraz, etxetik krema emanda etorri behar dute. Kalera atera aurretik aurpegiak margotu eta entsaio bat egingo dugu ikastolako patioan.
- 10:00etan beste talde guztiekin batera elkartuko gara Oria kalean eta bertan talde bakoitzak bere dantza aurkeztuko du. Ondoren San Frantzisko pasealekuan zehar dantza egingo dugu.
- 12:00etan hamaiketakoa banatuko dugu, indarberritu eta dantzarekin jarraitzeko.
- 14:00ak aldera bazkaltzera joango gara Sakramentinoetara.
Nahi izanez gero etxera joan daitezke bazkaltzera.
- 15:15etan Sakramentinoetan elkartu eta zezenetara joango gara, bertan konfeti eta serpentina pila edukitzeaz gain, merienda ere izango dugularik.
- Zezenak bukatzean, 18:00ak aldera Nafarroa etorbidetik barrena dantzatzen jaitsiko gara; azken dantza Lopez Mendizabal Plazaren parean egingo dugu, 19:00etan.
- Euria dela eta bertan bera geratzen bada, goizeko 9etan adieraziko zaie Sakramentinotan. Bertan behera geratuz gero, bazkal ondoren zezen plazara joango gara (sarrerak aurretik eskuratzen baititugu).
- Goizean dantzan ibili eta arratsaldean euria egiten badu, zezen plazatik atera eta Oria kaleko optikoaren parean jaso behar dituzue seme alabak arratsaldeko 18:00etan.
Entsaio orokorra otsailaren 5ean izango dugu, arratsaldeko 15:00etan.
Hemen doakizue entsaio batean Ataria-28 Kanaleko lagunek grabatutako bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=wylDAgNFYeI