Hemen dira Iñauteriak!

Hemen ditugu Iñauteriak eta Ikastola ere festan murgiltzear da.
Danborradaren entsaio orokorra izan genuen trianguloan eta asteartean banatuko ditugu txapel eta zapiak. Otsailak 7 larunbata, arratsaldeko 16:30etan elkartuko gara Geltoki kalean denok batera, arratsaldeko 17:00ean danborradan ateratzeko.
 
Bestalde ostegunean, goizeko 10:30ean, "Munstroak dantzan" lelopean HH eta LHko jaialdia izango dugu Sakramentinoetan. Denok gonbidatuta zaudete.
 
Horretaz gain, Astelehenitan Kazkabarraren konpartsa aterako da Ikastolako 470 haurrekin eta aurtengo gaia Baserria izango dute.
 
Ondo pasa festak eta girotzeko hemen Laskorain Ikastolako txarangaren entsaioetako bat: