Tolosa ezagutuz
LH 2. mailakoak, Tolosa, modu sakonagoan ezagutzeko ahalegina egin dugu. Hori dela eta, gure herrian barrena ibilalditxo bat burutu dugu. Gertutik ikusi eta izendatu ditugu Tolosan dauzkagun eraikin eta eskultura esanguratsuenak. Gainera, gure herriaren inguruko informazio ugari biltzen duen eskuorriak ere osatu ditugu. Bertan jasotako guztia zabaltzeko asmoz, LH1 eta HH5eko lagunei aurkeztu dizkiegu eskuorriak.