Zientzia Astea MUn
Joan den ostiralean, azaroaren 6a, Batxillergo 2. mailako teknologiako ikasleak MUk Ordizian duen "GOIERRI BERRIKUNTZA POLO"an izan ziren hango irakasleek antolatutako hiru taillerretan parte hartzeko. Jorratutakoak zubien egiturak, alderantzizko ingenieritza eta motor elektrikoen kontrola izan ziren. Horrela gertutik ikusi eta erabili ahal izan zituzten deformazio neurketa tresnak, laser eskanerra 3Dko inprimagailuan objektua gauzatzeko eta eskalestriko autoen kontrola. Oso goiz atsegina pasa zuten eta zientzia eta teknologiaren egungo bideak ezagutzeko aukera izan zuten