Nobel sariekin solasean

Aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen gaitu. 

Puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketa honen VII. edizioa,2015ko urriaren 20ean ospatu da, EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak bultzatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.

David Wineland (Fisikako Nobel Saria 2012) eta Rafael Yuste (New York Hiriaren Alkatearen Ikertzaile Gaztearen Saria 2002) izan dira gazteekin solasean aritu direnak. Zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziari buruz ikasleek egindako galderei erantzunez.

Gure artetik lau ikasle izan dira saioan eta oso pozik atera dira bertatik. Bizpahiru ikasgai azpimarratu dituzte entzun dutenetik: helburuak lortzeko borondatea eta iraunkortasuna dela sekretua batetik, eta zientzialariak kaleko edozein pertsona bezalakoak direla bestetik.

Eskertzekoa da DIPC-k Pedro Miguel Etxenike jaunaren eskutik egiten duen lana euskal herriko gazteak zientifikoak izatera hel daitezen.

https://plus.google.com/112072387256287718538/posts

https://twitter.com/DIPCehu