Bretoiak Laskorainen

Urtero bezala, Tolosako Laskorain ikastolan ditugu Brest inguruko Diwan eskola bateko ikasleak DBH 4ko Frantseseko ikasleekin trukean. Gure artean izango ditugun aste honetan zehar, gaztelera praktikatzearekin batera, Tolosan, oro har, eta familietan, bereziki, euskarak duen errotze maila ezagutzeko aukera izango dute. Truke honetan Gaztelera eta Frantsesa lantzea helburu nagusi izanik, bestelako helburu nagusi bat ere badugulako: herri izaera ematen digun adierazlerik nagusiena hizkuntza dugula ohartaraztea gaztetxo hauei, izan bretoi, izan euskaldun. Aurten, gainera, ikasle eta irakasle bisitariek izango dute Gipuzkoako ikastolen festa nagusia den Kilometroak ezagutzeko aukera. Elkarrekin Usurbilen GATTUNK!!!