EKI formazioa gurasoentzat
EKI metodologiaren eta materialaren inguruan antolatu dugun formazioan parte hartzeko izena eman duzuenon kopurua hain handia izanik, hasieran pentsatua genuen antolaketa eraldatu egin dugu. Hortaz, mezu honetan bidaltzen dizkizuegun xehetasunei errepara iezaiezue eta horien arabera jokatu:
Irailak 22: Euskaraz
-
DBH 1 – metodologiari buruzko azalpen teoriko-praktikoa (ez duzue behar Chromebookik)
-
DBH 2 – Liburu digitalei eta IKTen erabilerari buruzko azalpen praktikoa (Chromebooka eta pasas-hitza ekarri behar dituzue)
Irailak 24: Euskaraz
-
DBH 1 – Liburu digitalei eta IKTen erabilerari buruzko azalpen praktikoa (Chromebooka eta pasas-hitza ekarri behar dituzue)
-
DBH 2 –metodologiari buruzko azalpen teoriko-praktikoa (ez duzue behar Chromebookik)
Irailak 29: Euskaraz
-
DBH 3 – Metodologiari eta IKTen erabilerari buruzko azalpen teoriko praktikoa. Chromebooka ikastolak jarriko du, baina ikaslearen pasa-hitza eskura izatea beharrezkoa izango da.
Irailak 29: Gazteleraz
-
Edozein mailatako gurasoentzat. Metodologiari eta IKTen erabilerari buruzko azalpen teoriko praktikoa. Chromebooka eta pasa-hitza eskura izatea beharrezkoa izango da. DBH 3. mailako gurasook, ikastolan jasoko duzue ordenagailua baina ezinbestean galdetu behar diezue klabea zuen seme-alabei.
(Oharra: Egun horretan egindakoa nahikoa ez bada, bertan adostuko da beste saio bat).
Bukatzeko: formazio-saio guztiak Batxilerreko etxean izango dira.
Ordutegia: saio guztiak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira.
Mila esker zuen arretarengatik. Laster arte.