Naturarekin lanean
Udaberriko lehen eguzki izpiekin batera, HH2ko haur eta irakasleak martxan jarri gara. Batetik, baratza txikiak egin ditugu. Letxugak, tomateak, perrexila, marrubiak... hainbat barazki eta fruta landatu eta zaindu ditugu.
Ondo zaindu ere! Egunero egunero ur pixka bat botatzeko arduradun pila eduki ditugu.
Bestalde, belar hazi eta lurrarekin "Potato jaun-andreak" egin ditugu. Iletsuak batzuk, handixeagoak beste batzuk... baina dotore-dotoreak guztiak ere!