LH6koak Sastarrainen
LH 6. mailako ikasleak Sastarrain baserri eskolan, Zestoan, egon dira bi egun pasatzen ikasturte amaierako irteera gisa. Hiru tailer burutu dituzte bertan: Ekain (sua eta hormirudia egin, Ekain txiki kobazuloa bisitatu), ikuilua (animaliak ikusi, zaldian ibili) eta saskigintza (saskia egin). Tarte libreetan jolas eta aktibitate ugari izan dituzte gainera. Ederki ibili dira.