Laskorain WRO olimpiadetan
Doplayek prestatua, WRO (World Robot Olympiad) iritsi da Donostira. Ekainak 13an ospatuko da Eureka Zientzia Museoan eta Gipuzkoako 10 ikastetxeko 25 taldek baino gehiago hartuko dute parte. Horietako bat Laskorain Ikastola.
350 pertsonako asistentzia espero da eta komunikabide desberdinek ekitaldiaren berri emango dute. Nazio arteko txapelketa bat da non 2 edo 3 partaideko taldeek, gehienez 100 puntu lortu ditzaketen erronka bat lortu behar dute 2 minuto baino gutxiagoan. Bi maila izango dira, Elementary (7 eta 12 urte) eta Junior (13 eta 15 urte). Inguru desberdinak ikertu behar dituzten robotak eraiki beharko dituzte, batzutan gizakientzako kontrakoa den ingurutan. 2.400 x 1.200 mm. tamaina duten txapelketa mahaien gainean lan egiten dugu.
Irabazleak Bartzelona finalera joango dira eta munduko finala Qataren izango da. Zorte on partehartzaileei!