Ikastola eguna azken oharrak

Dakizuen bezala Ikastolaren eguna igande honetan ospatuko dugu, eta hainbat ohar eman nahi dizkizuegu:

  • Bizikleta ibilaldia: Goizeko 10:30ean Usabalgo ikastolatik aterako gara eta ondorengo ibilbildea egingo dugu ( aurten ibilbidean aldaketa batzuk egin ditugu). Gogoan izan kaskoa ekartzea derrigorrezkoa dela.

    Usabal Ikastola - Iurreko pasealekua - Berazubi - Nafarroa etorbidea - Zumalakarregi - Trianguloa - Korreo kalea, Gorriti - Gorosabel - San frantzisko - Araba etorbidea - Iurreamendi pasealekua - Usabal Ikastola
     

  • Patata tortila bizikleta ibilaldia hasi aurretik edo ondoren ekar dezakezue. Batxilergoko eraikuntzaren beheran, taberna jartzen dugun lekuan utzi behar da.
     
  • Haur Hezkuntzako jaialdia 12:00etan hasiko da. Zuen seme-alabek bertan parte hartu behar badute, 11:45ean Batxilergoko eraikuntzaren ondora etorri behar duzue, irakasleak bertan izango dira.
     
  • Antzerkia 12:30ean hasiko da Areto Nagusian eta abesbatza 13:00etan Batxilergoko ganbaran.
     
  • Bazkaria: 1.350 lagun elkartuko gara bazkaltzen. Bazkaldu ondoren bakoitzak bere mahai eta aulkik jasotzea eskertuko genuke, horrela desmontaje lana asko errazten delako.

Antolaketan 160 guraso ,75 ikasle eta ikasle-ohi arituko dira.

Eguraldi ona aurreikusita dago, beraz aurtengo Ikastola eguna ere mundiala izango da.