Ihauterietako Haur danborrada

Inauteriak gerturatzen ari dira eta besteak beste, danborradako entsaioekin hasi gara. Haur Danborrada Inauterietako larunbatean izango da, otsailaren 14an.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako neska mutilen entseguak ASTEARTETAN egiten ari gara Sakramentinoetan, eta 3.mailatik 6.mailara bitartekoak OSTIRALETAN Usabalen.

Otsailaren 8an, igandean, entsaio orokorra burutuko dugu Trianguloan goizeko 11:00etan. (Euria egingo balu, Zerkausian).

OHARRA: Entsaioetara gerriko bat ekarri tanborra eusteko!

Gure ikastolako neska mutilak galtza zuriekin, txilaba edo blusa koloretxua eta ikastolan banatuko dizkiegun lastozko txapelarekin joango dira.