Merkatu Txiki arrakastatsua!

Aurtengoa 19. urtea izan da merkatu txikia antolatu duguna  eta urtero bezala, aurtengo ekitaldiko parte hartzea zabala izan da. Hona datu batzuk: guztira 130 dendarik eta erakundeek hartu dute parte; antolaketan nahiz salmenta txandatan arduradun eta laguntzaile gisa, hamaika egunetan zehar, 200 guraso, irakasle, ikasle (DBH 3-4 eta Batxilergo 1 -2) eta ikasle ohi aritu dira laguntzen. Herritarren partaidetza berriz zenbatezina da.

Helburu nagusiena ekonomikoa ez bazen ere, oso erantzun ona izan du aurtengo edizioak eta, 19.300 € lortu ditugu.  Urtero bezala, saldu gabe gelditu den guztia Emaus Fundazioak jaso du; diru laguntza berriz  “Ibarratik Misio Taldea” eta  “Tolosaldea Sahararekin” taldeen esku geratu da, Honduras (Teguzigalpa-Suyapa) eta Saharan (Midyik) dituzten egitasmoetan orain arteko lana eginez jarrai dezaten. Bestalde, Merkatu Txikia, diru laguntza jasoko duten gobernuz kanpoko erakundeak ez ezik, bertako behartsuak ere laguntzeko ekarpen garrantzitsua dela deritzogu.

Beraz, elkarrekin burutu dugun ekimenaren arrakasta ikusita, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere zuei guztioi eta datorren ikasturtean indarberrituz egitasmo honi berriro ere ekingo diogula gogorarazi nahi dizuegu.  Aipamen berezia helarazi nahi diegu bere denbora eta lana eskaini diguten guraso, langile eta ikasleei ere; hauek gabe ez baita posible honelako ekimenak aurrera ateratzea.

Bestalde, urtean zehar zerbait soberan gelditzen bazaizue, jakin ezazue gustura hartuko dugula eta ikastolan gorde datorren urteko merkatu txikian salmentan jartzeko.

Mila esker guztioi.