Ekin
Aste honetan zehar, lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko bi saio berezi jaso dituzte. Teoria eta praktika uztartuz, ikasleek modu dinamiko eta erakargarrian barneratu dituzte ingurumenari laguntzeko gako nagusiak. Gainera, interesa agertu eta gustura aritu dira.
Ekimen honen helburu nagusia hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatzea eta ingurumena zaintzeko ohitura osasuntsuak bultzatzea izan da, hiru zutabe nagusitan oinarrituta: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.








