Sarrera eta irteeretako abestiak
Aurten, HHko ikasleekin eta familiekin batera, ikastolako sarrera eta irteeretan entzungo diren abestiak aukeratzeko zozketa jarri dugu martxan.
Ekimenak harrera oso ona izan du, eta guztira 55 familiak hartu dute parte, euren abesti proposamenak eginez.
Aurreko ostiralean eman genion amaiera zozketari, irratsaio berezi baten bidez. Bertan, parte-hartzaile guztiei eskerrak eman genizkien, irabazlearen berri eman genuen eta Argitxoren sari bat banatu genuen.
Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztioi! Guztion artean, ikastolako sarrera eta irteerak musikaz eta alaitasunez betetzen jarraituko dugu.






