Txokolatezko egutegiak

Hendaiako Gure Ikastolakoek eguberrietako txokolate-egutegien kanpainari ekin diote. 

Gozoa eta bertakoa: abenduaren 1etik 24ra irekitzeko 24 leihatila ditu.

Bakoitzaren atzean, Baigorriko Laia txokolategiko txokolate goxo bat, kalitatezko produktua, eta sorpresaren bat ere bai: egun bereziren batean bina ere agertu daitezke!

Artista Handien Ukitua:

Diseinua: Patxi Huarte @Zaldieroa marrazkilari ezagunak egina.

Bertsoak: Miren Artetxe eta Maddi ane Txoperena bertsolariek jarritako bertso eder parea dakar. Opari bikoitza, beraz!

Prezioa: Guztia 12€. Kalitatea, artea eta laguntza zuzena.

Egutegia erosi nahi baduzue, ondorengo esteka bete behar duzue azaroaren 2rako.