Hitzaldia irailaren 2an

Datorren asteazkenean, irailaren 2an, izango dugun saio berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. 

  • Hizlaria: Julene Armendariz. Pedagogoa eta terapeuta perinatala.
  • Izenburua: "Egokitzapen-integrazio garaia. Haurren (eta gure)  prozesuak laguntzen. Zer egin dezakegu helduok ikastola haur bakoitzarentzat seguru, abegikor eta esploratzeko zein ikasteko aukera emango duen gunea izan dadin?''
  • Hizkuntza: Euskara
  • Eguna: Irailak 2, asteazkena.
  • Ordua: 17:30ean.
  • Lekua: Sakramentinoetako eraikin nagusian.

Hitzaldi honetan, haurrak ikastolara egokitzeko prozesua ulertuko dugu, haien emozioak, beharrak eta erritmoak errespetatuz eta segurtasun zein konfiantza nola eskaini aztertuz. Era berean, familiaren eta ikastolaren arteko lankidetzak eta haurrarekin eraikitzen diren loturak egokitzapen prozesuan duten garrantziaz hausnartuko dugu.

Hitzaldian parte hartzeko interesa izanez gero ondorengo galdetegia betetzea eskertuko genuke.

Gaiak duen garrantzia ikusita, zuen parte hartzea eskertuko genuke. Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat.

Laskorain Ikastola