Gerturatu Kilometroak jaira
Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Elgoibarrera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Ikaztegieta, Alegia, Anoeta, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 5ean. Izen-ematea irekita dago urriaren 2a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 12 euro).
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Elgoibarren.