Badator
Badator euskaraldia eta Laskorain Ikastolak ere ekimenarekin bat egin du. Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, jendea euskaraz hitz egitera eta ulertzen dutenei euskaraz egitera animatzea helburu duena.
Ikasle, irakasle eta familiek hartuko dute parte ahobizi edo belarriprest roletan, eta txikienek xaxatzaile izango dira. DBH4ko ikasleen laguntzaz pozik prestatu dituzte dagoeneko beren xaxatzaile txapak, euskararen erabilera bultzatzeko gogoz.
Gainera, herriko kale eta txoko ezberdinetan kartelak jarri ditugu Euskaraldiaren mezua zabaltzeko. Kartel horien bidez, herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditugu Ahobizi edo Belarriprest roletan parte hartzera.
Euskaraldiari hasiera emateko, ikasleek taldeko hamaiketakoa egin dute, elkarrekin bilduz giro atsegin eta alai batean euskaraldiaren hasiera eta euskararen aldeko konpromisoa ospatzeko.
Zuk zein rol hartuko duzu Euskaraldian?