Aurreko ostegunean 1. Batxilergoko Euskal Herriko Historiako ikasleek irteera izan zuten Iruñera.
Bertan, Nafarroako Museoa bisitatu zuten, eta Loizuko gizona eta Irulegiko eskua ikusteko aukera ere izan zuten.
Arratsaldean kalerik kale ibili ziren leku ezberdinak bisitatuz.
Egun aparta izan zen.