Alerta gorrian

DBH 2. mailako  Sakon Euskara  IEMean "Alerta gorrian" sekuentzia didaktikoan ortografia izan dugu langai. 

Ikasleek teoria beregana dezaten  ohiko ariketak landu ditugu. 

Horren ondoren eta ikasitakoa  hobeto jorratzeko asmoz, gaztetxoei  ortografia hobetzeko tresna bat sortu dezatela proposatu diegu. 

Tresna horrek eraginkorra izan behar du, hau da, zuzentasuna du jomuga.  Era berean,  erakargarria izatea ere beharrezkoa ikusten da; horrela, ikasleei erabiltzeko gogoa piztuko baitzaie.

Sortu dituzte tresnak, irudimena erabilita! Mahai jokoak, gurutzegrama liburuxkak, kahootak, bideoak, "escape room"-ak. Egia esan, denetik egin dute eta guztiak ere oso egokiak.

Asteartean LH 6ko ikasleak bisitatu genituen eta haiekin partekatu sortutako baliabideak. Esperientzia polita izan da.

Zuen ortografia maila egiaztatu  nahi baduzue, hona joku bat. Egin proba!!!

Ortografiaren misterioa