Jolas berriak

Aurten Ikastolen Elkarteak bi jolas berri ekoitzi ditu

ARGITXOREN MARRAZKIAK KOLOREZTATZEKO.

3 urtetik aurrerako haurrentzako berariaz egina. Alboko marrazki koloreztatuari begira margotzeko, edota haurrak nahi duen bezala egiteko, bere sormena lantzeko eta kolore desberdinekin jolastuz trebatzeko. Argitxoren ezaugarriak ere azaltzen dira orrietan barrena.

 

ZAZPIAK BAT KARTA JOLASA

Zazpiak bat karta jolasarekin Euskal Herria ezagutzeko aukera paregabea duzue, eta, bide batez, baita euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua indartzeko ere. Euskal Herriko 7 herrialdeetan barrena murgiltzeko 6 gai-mota ezberdin proposatzen ditugu:
• HIRIBURUAK
• ARTEA/MUSIKA
• NATURA
• INAUTERIAK
• GASTRONOMIA
• KIROLA

Jolasteko hiru modu:
• MEMORIA JOLASA +6urte
• FAMILIA JOLASA +8 urte
• TALDE JOKOA +10urte

...edo piztu zuen irudimena eta asmatu jolaserako zeuon aldaerak!