Zein txikia

Zein txikia jaio nintzen

Ikasturte hasierako lehen proiektua amaitu dute bigarren mailakoek "Zein txikia jaio nintzen". Erabat murgilduta ibili dira pertsonaren hazkuntza eta familiaren gaiarekin. 

Amaiera emateko, ikasitako guztia museo batean jaso zuten eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Izan ere, familia ugari bildu ziren geletan etxeko txikien azalpenak entzuteko.

Bejondeizuela eginiko lanarengatik eta mila esker familiei gonbita onartzeagatik!