Gorputza proiektua

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek “Nire gorputza da” proiektua lantzen ari dira. Lehen egunean, gorputza eta osasunari buruz askorik ez zekiten sendagile xelebre xamar batzuen bisita izan zuten.

Hurrengo egunetan, beraien siluetak marraztu eta gorputzeko atal nagusienak ezagutu, abesti eta dantzak landu eta gorputza barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Aste honetan zentzumenen munduan murgildu dira eta hauen garrantziaz ohartaratzen saiatu dira.