Zenbat gaztain ote daude ontzian?
Gau Beltza dela eta, Argitxok, gaztainez betetako ontzi bat utzi digu Sakramentinoetako idazkaritzan eta hauxe esan digu:
“Ontzi honetako gaztain kopurua asmatzen duenak, saria jasoko du. Baina adi! Ezin da gaztaina bat bera ere ontzitik atera, ikusiz asmatu beharko duzue zenbat dauden! Ea nor hurbiltzen den gehien”
Parte hartu nahi duenak, idazkaritzan dagoen kutxan, ikaslearen izen- abizenak, adina eta gaztain kopurua zehazten duen papera bete eta sartu. Ezetz asmatu!
Animatu !!!