Baratza

Udaberriarekin batera ekin diogu HH3koak BARATZA proiektuari.

Lehenik, baratzeko belar txarrak kendu eta gure txokoak txukun-txukun jarri ditugu. Aste honetan, berriz, barazkiak landatu ditugu: letxuak, azelgak, tipulak eta marrubiak.

Hemendik aurrera ere izango dugu lana gure baratzak ureztatzen eta zaintzen. Honetaz gain beste hainbat ekintza ere burutuko ditugu.